Udalbatzarrak Udaleko jardunetan genero zeharkakotasuna ezartzeko akordioa onartu eta sinatu du Osoko bilkuran

Beraz gaurkoan, berdintasunarekiko Ordiziako Udalaren konpromisoa irmoa eta alboraezina dela nabarmendu nahi dugu, eta adierazpen instituzionalez aratago, estrategia hau martxan jarriko dugu, udal kudeaketa hobetu eta ordiziar guztion bizi kalitatea hobetzeko.

 Konpromiso hau etikoa izateaz gain politikoa eta teknikoa ere bada, onarpen zabala duena, eta gobernu aldaketenaurrean egonkor mantendu nahi dena. Estrategiaren garapena eraginkorra izateko ezinbestekoa izango da lotesleak izango diren arauen sorrera, emakume eta gizonen berdintasunerako printzipioa plangintzetan txertatzea, eta egituren sorrera, zeharkakotasun estrateagiaren iraunkortasun eta horizontaltasuna bermatzeko.

Aurreko mendeko 70eko hamarkadatik hona, gizon eta emakumeen berdintasun esparruan aurrerapenak egin dira. Hala ere, datu estatistiko zein ikerketek agerian uzten dute desberdintasunek oraindik ere indarrean jarraitzen dutela. Gainera, krisi eta murrizketa ekonomikoen garaian, desberdintasun horiek areagotu egin dira.  Batzuetan, Administrazio Publikoen esku-hartzeek gizon eta emakumeen arteko baliabideen banaketan emaitza negatiboa eragiten dute, beren jardueretan ez dutelako genero ikuspegia, helburu egonkor eta esplizitu moduan barneratu.

Amsterdameko Itunaren onarpenetik (1997), gizon eta emakumeen aukera berdintasunerako politikek garapen handia izan dute. Hasiera batean politika horien izaeran, diskriminatzeko debekua gailentzen zen. Gaur egun, aldiz, gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko guztiok ekiteko betebeharra nagusitzen da.

Itun batetik bestera pasatzeak aurrerapauso handiak suposatu ditu, Lege Diskriminatzaileen ezabatzean, Berdintasun Politiketarako Organismo eta egitura espezifikoen eraketan, Ekintza Positiboen sustapen eta ezarpenean, Aukera Berdintasunerako Plan eta Programen osaketa eta gauzatzean, eta bukatzeko,  Genero Mainstreaming estrategiaren sustapenean.

Udalak akordioa sinatzean Udal jardunetan mainstreaminga estrategia txertatzeko konpromisoa hartu du, eta horrela:

-          Indarrean dagoen legedia beteko du

Ø  Amsterdameko Itunak (1997), berdintasun printzipioa interpretatzeko eta esku hartzeko ardatzat hartzen du

Ø  4/2005 legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa, 10, 2. artikulua

Ø  3/2007 lege organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa, 15. artikulua.

Ø  Europako tokiko ituna emakumeen eta gizonen berdintasunekoa, 5. printzipioa, 4.artikulua

-          Ordiziako II. Berdintasun Planeko 1. lan-ardatz estrategikoa beteko du

Ø  Ordiziako II. Berdintasun planean gobernantza eta mainsntreaminga lan- ardatza estrategikotzat jotzen da, hau da, Politika publikoetan Genero ikuspegia txertatzea. Eta kudeaketarako egitura egokia jasotzen du.

-          Eta, Genero desberdintasunak murrizteko bidean urratsa sendoak emango ditu.

Ø  Erakundeko egituran eta funtsionamenduan berdintasun printzipioa txertatzean, Udalak urrats estrategikoa emango du; Eta ordiziarren genero desberdintasun egoeratan modu estrukturalean eta antolatuan eragingo du.