Ordiziarrak katea eginda kaleen barrena ibili dira eta dantzaz, musikaz eta bertsoz osatutako ekitaldia egin dute indarkeria salatzeko

Azaroaren 25aren inguruko ekintzek jarraipena dute gaur arratsaldean eta datozen egunetan. Gaur La Cigarra y el Grillo musika taldea Plaza Nagusian arituko da 19:30tan;  Women in Black perfomancea egingo da 19:45etan eta ohiko urteroko elkarteratzea plazan 20:00etan. Gaurkoak amaitzeko 20:30etan Herri Antzokian 'Coría y el mar' pelikula eskainiko da.

Larunbatean eta igandean izango dute segida ekitaldiek. Gaztelekuan 'Maskara jokoa' antzerki tailerra egingo da eta Kimetz elkarteak sentiberatze tailerra antolatu du 'Indarkeriak zintzilikatu' lemapean. 

Jakina, hauetan parte hartzera ordiziarrak guztiak zaudete gonbidatuta!

Eta beste behin, Ordizia kalera irtenda genero indarkeriari EZ esateko.