Ekimena sexu indarkeriaren aurkako programaren parte da

Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak Gazteak ahalduntzeko tailerrak antolatu ditu, Azaroaren 25eko egunaren, hau da, Emakumeengana Indarkeriaren aurkako nazioartekoegunaren baitan. Ekimena hilabetean zehar gauzatzen hasi den egitarauaren parte da.

Aurreko urteetan bezala, gaztetxoentzako ahalduntze ekimenak tartetxoa izango dute. Batetik, hilaren 21ean, neskentzako Rap Feminista tailerra eskainiko du Nerea Loron Diaz Furia goitizenez ezagun den rapera nafarrak. Gizarte Hezkuntzan diplomaduna eta musikoterapia irakaslea da Nerea, eta tailerrean jendartean normalizatuta dauden mekanismo sexistak identifikatzeko tresnak mahaigaineratu eta horien inguruan gogoeta egiteko parada eskaintzen du. Hitz laburretan honakoak dira ekimenaren helburuak; parte hartzaileen autoezagutza bultzatu, horien artean begirada feminista sorrarazi eta arte sorkuntzaren bitartez ahalduntzea sustatu, beti ere rap-a ardatz hartuta.  Tailerra neskei zuzenduta dago, intentsiboa izango da (8 ordu) eta Zuhaizti Zentroan egingo da (10.00-14.00 eta 16.00-20.00)

Bestetik, hilaren 28 eta 29an Generoa: maskara jokoa izenburuko tailer mistoa antolatu da Gaztelekuan. Hain zuzen ere, berdintasunaren gaira hurbiltzeko ekimena da eta Teatro Quemadura taldeko neskek zuzenduko dute. Ekimenean taldekideek konfiantzazko espazio bat sortu nahi dute antzerki jolasen bitartez, ezberdintasunean batzeko, rolei maskara kentzeko eta maskararen itzalean dauden estereotipoak azaleratzeko. Ikastaroaren helburu nagusiak honakoak dira: espiritu ludikoa dantzan jartzea, epaitzeko dugun ohiturari erreparatzea, beste generoaren larruan egotea zer den esperimentatzea eta generoaren arabera jasotzen ditugun mezuak aztertzea. Zortzi orduko tailer trinkoa izango da.

Genero tailerrean parte hartzeko izen-ematea Gaztelekuan edo Berdintasun sailean (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.edo  805610 telefonoa) eta rap tailerrarena Berdintasun sailean (izen-abizenak, adina eta telefonoa utzita)

 

AZAROAK 25:EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA  

 

 Azaroak 4, 18, 25, asteazkena   20:30, Herri Antzokia:

-       ZINEMA ALTERNATIBOA PROGRAMA: “Emakumeak egile eta protagonista”

-       Hilak 4, Difret

-       Hilak 18, Phoenix

-       Hilak 25, Coria y el mar (Doan eta euskaraz azpititulatuta)

 

Hilak 6, 13, 20, 27, ostirala  17:00, Barrena (bertsolari gela):

-       TAILERRA:”Indarkeriarik gabeko bizitzaren alde” Ordiziako emakume etorkinen espazio multikulturaletik.

 

 Hilak 19 (osteguna), 24 (asteartea)   17:15, Udal Liburutegia:

-       HAURRENTZAKO IPUIN KONTAKETA(Hezkidetza ipuinak)Mertxe Aizpuruarekin

 

Hilak19 (osteguna) eta  20 (ostirala), Plaza Nagusia  

-        BELDUR BARIK SERIGRAFIA TAILERRA GKo Gallery taldeko kideekin

-        Hilak 19, Jakintza IkastolaKO ikasleak, 09:00-14:00

-        Hilak 20, Oianguren Institutuko ikasleak, 08:30-14:30

 

Hilak21 (Larunbata), 10:00-14:00 eta 16:00-20:00, Zuhaizti Zentroan  

-        RAP FEMINISTA TAILERRA NESKENTZAT (Furia, rap abeslariarekin)

         Izen- ematea: Berdintasun Saila 943805610.  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia utziz

 

Hilak24 (asteartea), Barrera 19:00

-        ATENEA KODEA ANTZEZLANA (LADINAMIKA). Olimpoko Jainkosak zuten boterea eta gaur egungo gizartean emakumeek duten rol gutxiestua            alderatzen dira antzinatasunean barrera egindako bidaia umoretsu batean

 

Hilak 25, asteazkena   INDARKERIA SEXISTAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA.  Parte hartu, Ordizia!

-     GIZA KATEA, 11:15, Altamiratik: (Hiri Hezitzaile programa)

          Kimetz elkartea, Oianguren institutua, Jakintza ikastola, AEK, Ordizia kolore, GoiBe…

        11:45: Topaketa  Garagarza plaza

-      TXITXARRA ETA KILKERRA TALDEAREN EMANALDIA 19:30, Plaza Nagusian

-      WOMAN IN BLACK PERFORMANCEA, 19: 45

       May Serrano eta Maria seco artistek sortutakoa (Mujeres imperfectas taldea)

-      KONTZENTRAZIOA, 20:00: “Emakumeenganako indarkeriari ez” 

 

Hilak28 (larunbata) eta  29 (igandea), Gaztelekuan  

-       GENEROA:  MASKARA JOKOA.  Berdintasuna lantzeko antzerki tailerra, neska-mutilentzat

          Izen- ematea: Berdintasun Saila 943805610.  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Eta Gaztelekuan

                         Hilak 28, 17:00etatik 21:00etara eta hilak 29, 16:30etatik -20:30etara

-       INDARKERIAK ZINTZILIKATU TAILERRA (Kimetz)

                Herritarrak emakumeenganako bortizkeriaren inguruan sentsibilizatzeko ekimena. Leloak dituzten kamisetak egingo dira azaroaren 25ean zintzilikatzeko.

-       ZINEA AHALDUNTZE TRESNA GISA (Kimetz)

                Indarkeria machistarekin lotutako ahalduntze tailerra Miriam Herbonekin