2015 05 14 protokoloaAsteartean aurkeztu zen eskualde mailako protokoloa Seguran, eta duela bi urte Goierriko udalerriek sinatutako hitzarmenaren emaitza da

Ekimena Berdintasun Politiken aterkipean jaio da, izan ere, bai EAEko 4/2005 Berdintasun legearen eta bai VI. Berdintasun planaren arabera, tokian tokiko protokoloak abiatu behar dira indarkeria matxista pairatzen duten emakumeen arretarako. Aurkezpen egunean, Goerriko udalerriek protokoloarekiko konpromiso dokumentua sinatu zuten. 50 bat lagun izan ziren ekitaldian.

2015 05 14 protokoloa1Dokumentuak sexu-erasoak eta genero-indarkeria kasuak hartzen ditu bere baitan, eta bertan halako oldarkeria moten ezaugarriak, kasuen aurrean jarraitu beharreko prozedura, protokoloaren jarraipena eta koordinaziorako bide eta egiturak, eta kasu bat atzemanez gero jo beharreko ate eta zerbitzuen direktorioa biltzen ditu, besteak beste.

Metodologiari dagokionez, ekimena modu parte hartzaileak garatu da, Farapi aholkularitza enpresak gidatu du lana, eta indarkeriaren esparruan diharduten 80 bat profesional eta eragilek hartu dute parte; gizarte langileak, osasunaren arloko profesionalak, berdintasun teknikariak, Ertzaintza eta Udaltzaingoko kideak eta emakumeen taldeak eta talde feministak.

Prozesuak hiru fase izan ditu: lehendabizikoan egoeraren diagnostikoa egin zen, bigarrenean formazioa eskaini zitzaien parte hartzaileei (Juana Balmaseda abokatuak eta Farapik zuzendutakoa), eta hirugarrenean, dokumentua adostu zen. Ondoren, herriko udalbatzen onezpena jaso zuen dokumentuak.

Farapik egindako diagnostikoaren arabera, 334 kasu atzeman ziren 2008tik 2013ko ekaina bitartean; hau da 68 kasu urtero, ia 6 kasu hilabetero.

Aurkezpen egunean, Goerriko udalerriek protokoloarekiko konpromiso dokumentua sinatu zuten. 50 bat lagun izan ziren ekitaldian.