‘ERREPUBLIKA GARAIKO MAISTRAK’ ETA ‘PINK SARIS’ DOKUMENTALEN PROIEKZIOAK

2015-03-16 maestrasLehena gaur izango da Zuhaizti zentroan, eta bigarrena asteazkenean Herri Antzokian

Martxoaren 8aren bueltan antolatu diren ekitaldiei jarraipena emanez, ikus-entzunezkoei tarte egingo zaie aste honetan. Gaur, 17:30ean, Zuhaiztin, 'Errepublika Garaiko maistrak' dokumentala proiektatuko da, eta etzi, 20:30ean, 'Pink Saris' filma Herri Antzokian. Datorren astean, berriz, 'istoria egin duten emakumeak, gu bezalakoak' bideoforuma izango da D'elikatuzen.

'Errepublika garaiko maiestrak' ('Maestras de la república') dokumentalarekin bideoforuma gaur astelehena egingo da Zuhaizti zentroan, 17:30ean. Gizarte eta genero berdintasunaren alde egiteko irakaskuntza modernizatzeari ekin zioten emakumeak ditu hizpide ikus-entzunezkoak, eta Goya saria irabazi zuen 2014an. Ekimena elebitan izango da eta Leire Kortajarena Farapi Aholkularitza Enpresako kideak gidatuko du eztabaida.

Bestetik, "Pink Saris" filma pantailaratuko da Herri Antzokian, Zinema Alternatiboaren testuinguruan eta doan (asteazkena, hilak 18, 20.30). Kim Longinotto zinema feminista garaikidearen erreferente den zinegileak zuzendutako filma da. Britaniarrak 20 bat film egin ditu emakumearen eskubideak hizpide hartuta. "Pink Saris" Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian saritua izan zen 2011n eta Samat Pal du protagonista, Indian barrena indarkeriak eta bazterketak kaltetutako neskak laguntzen dituen emakume indartsua.

Azkenik, "Historia egin duten emakumeak, gu bezalakoak" bideoforum-a gidatuko du Miriam Herbon indarkeria matxistan eta generoan aditua den soziologoak, Kimetz taldearen ekimenez (hilak 26, 18.00, Délikatuz)