2015-02-05 lilatoiaLasterketarako kamiseta eskuratu eta bazkarira joan nahi duten emakumeek Majorin dagoen zerrendan eman behar dute izena otsailaren 13rako

Martxoaren 1ean Lilatoia lasterketaren 26. edizioa egingo da Donostian. Aurreko bi urteetan bezalaxe, lasterketarako kamiseta eskuratu (Medicus Mundi elkarteak proposatutakoa) eta bazkarira joan nahi duten emakumeek Majori kiroldegiko harreran dagoen zerrendan eman beharko dute izena otsailaren 13rako.

Lasterketa 11:00etan abiatuko da Bulebarretik, eta 5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute partehatzaileek. Aurten ere, lasterketaren gunea Emakumeen Etxean (Okendo kalea 9) egongo da, eta bertan banatuko dira lasterketarako beharrezkoa den material guztia. Lasterkariaren poltsa (dortsala, txipa eta kamiseta), esaterako, otsailaren 27an eta 28an 11:00etatik 20:00etara eskuratu ahalko da.

Lasterketarako izen-ematea Kirol probak-en webgunean egin behar da.

2014ko Lilatoiaren argazkiak

Informazio +: http://lilaton.es/eu/lasterketa/