2014-11-25 puntulilaUrriaren 29ko osoko bilkuran onartu zuen adierazpena aho batez Ordiziako Udalbatzak

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Ordiziako Udalak bere gaitzespen irmoa erakusten du indarkeria sexistako agerpen mota guziten aurrean; izan ere, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen emaitza dira.

AZAROAREN 21EKO GIZA KATEAREN ARGAZKIAK

Eraso eta portaera sexistak ez dira indibiduo batzuen jarrera isolatuak, ez bada mundu osoan indarrean dagoen sistema baten parte. Sistema horren bitartez, emakumeenganako indarkeria ahalbidetzen da, haurtzaroik hasi eta euren bizitza osoan zehar. Hainbat neurritako jarduera oldarkor eta matxistak dira, baina denek egiten diete eraso –zuzenean edo zeharka- emakumeen osotasunari, askatasunari eta gaitasunari. Zoritxarrez, oraindik ere, emakumeen aurkako erasoak baimentzen eta legitimatzen dituzten jarrera eta portaera ugari antzematen dira gizartean; esate baterako, erasoak jasan dituzten neskek eta emakumeek jarritako salaketen egiazkotasuna zalantzan jartzea, botere-espazioetatik indarkeria husaltu eta justifikatu nahian eta gaiari garrantzia kendu nahian egiten diren adierazpen publikoak, edo komunikabide batzuek indarkeriari ematen dioten tratamendu azaleko eta sentsazionalista, besteak beste.

Erakunde publikoek gure jardueraren erdigunean jarri behar dugu indarkeria sexista mota oro errotik suntsitzeko ahalegina. Horretarako, beharrezkoa da programa egonkor eta jarraituak garatzea, indarkeriarik gabeko gizartea lortu ahal izateko. Era berean, programa horiek baliabide ekonomiko eta pertsonalez hornitu behar dira.
Indarkeria mota guztiak desagerrarazteko gure konpromiso aktiboak, gure herriko neska eta mutil gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko lanaren aldeko apustu irmoa egiten dugu; hori dela eta, aurten ere, jende gaztearekin lan egiten jarraitzen dugu, Beldur Barik programaren markoan.

Erakunde publikoek arlo horretan garatu eta sendotu behar ditugu berdintasun politika publikoak, Berdintasun Sailen gidaritzapean, eta Hezkuntza eta Gazteria Sailetatik ere politika estrategikoekin indarrak batzeko ahaleginean. Hori guztia, indarkeria sexista prebenitzeko Beldur Barik programaren markoan, betiere, helburu nagusi batekin: esparru guztietatik, emakume gazteen jabekuntza ahalbidetuko duten eta desberdintasun eta indarkeria egoeren aurrean erantzuteko duten gaitsasuna sustatuko duten politikak garatzea. Politika horiek, era berean, lana eta gogoeta sustatu behar dute mutilekin, euren protagonismoari eta indarkeria matxistan duten erantzukizunari buruz, erasoa zer den eta zer ez identifikatzeko dituzten zailtasunei buruz, erasoetan daukaten parte-hartze aktiboari buruz edo eraso baten aurrean ikusle pasibo gisa hartzen duten paperari buruz.

Beldur Barik estrategia hauetan egingo den lanari esker, indarkeria onartzen duten, indarkeria justifikatzen duten edo erasoak eta emakumeenganako jarrera diskriminatzaileak hutsaltzen dituzten diskurtsoak onartuko ez dituen eta naturaltzak hartuko ez dituen gizartea eratzen joango da.

Hori guztia dela eta, Ordiziako Udalak konpromisoa hartu du:

-Beldur Barik programaren edukiak garatzeko, gazteak indarkeria matxistaren gainean sentsibilizatu eta hura prebenitzeko moduak lantzeko tresna gisa.

-Bere eskumenen esparruan eta indarreko legeria aplikatuz, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako udal politika aktibo, integral eta koordinatua garatzeko.

Eta era berean, herritarrei gonbit egiten die konpromiso pertsonalak eta kolektiboak hartzeko, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde, baita edozen indarkeria edo diskriminazio sexista/matxista gaitzesteko ere.