2014-11-20 azaroak25Gaur hezkidetza ipuina izango da, bihar giza-katea eta datorren asteartean mikro-antzerkia, kontzentrazioa eta trapezio emanaldia

Ordiziako Berdintasun Sailak egitarau oparoa antolatu du Emakumeenganako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren (azaroak 25) harira, herriko zenbait talderekin lankidetzan. Azaroaren 5etik, eta hileko asteazken guztietan, 'Emakumeak egile eta protagonista' zine zikloa dago martxan. Kimetzek emakumeen autonomiari eta ahalduntzeari buruzko antolatutako formazioa saio ere martxan da (bihar da azken saioa). Emakume etorkinen espazio multikulturalean, berriz, indarkeria sexista deseraikitzeko tailerra egiten ari dira hileko lau ostiraletan. Bihar ostirala, goizean, giza-katea egingo da Altamiratik plazara, eta datorren asteartean, azaroak 25, antzerkia, kontzentrazioa eta trapezio emanaldia. Jarraian duzue programa.

PROGRAMA

Gaur eta hilak 26
Mertxe Aizpurua ipuin kontalariak hezkidetza ipuinen bi saio eskainiko ditu haurrentzat, liburutegian.
Ordua: 17:30

Bihar, hilak 21
Genero-indarkeriaren kontrako giza-katea. Hiri hezitzailea programaren barruan. Ordua: Irteera Altamiran (11:15) eta bukaera plazan (11.30).

Asteartea, hilak 25
18:00: Kemadura Antzerki taldeak harreman erromantikoak hizpide dituen Antzerki mikro-pieza taularatuko du D'elikatuzen eta gero gaiarekin lotutako eztabaida izango da.
20:00: Emakumeenganako indarkeria salatzeko kontzentrazioa Plaza Nagusian
Segidan: Teatro zirko taldearen 'Desdentro' trapezio emanaldia, musikak lagunduta. Pieza horrek emakumeenganako indarkeria du hizpide

Hilak 26 eta 27
18.00: "Zinea ahalduntze tresna gisa" izenburupeko ikastaroa egingo da, Kimetz taldeak antolatuta, Barrenan.

Abenduak 6
10:00-14:00 / 15:00-19:00: Autodefentsa ikastaroa neska gazteentzat (kiroldegia). Izena emateko 943 80 56 10 zenbakira hots egin (Berdintasuna), honako helbidera idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Berdintasun Sailera jo dezakezue (Jakes etxea)