2014-05 22 begozabalaBegoña Zabala abokatu feminista izango da hizlari, Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Egunean

Datorren asteazkena, hilak 28, Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza eguna da, eta horri lotuta, Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak 'Sexu eta ugaltze eskubideak: guk geuk erabakitzen dugu' izeneko hitzaldia antolatu du. Barrenan izango da saioa, 18:00etan, eta hizlari lanetan Begoña Zabala Gonzalez abokatuko feminista ariko da.

Honako gaiak izango ditu hizpide: sexu eta ugaltze eskubideak nazioartean; Espainian askatasun demokratikoa murrizten ari den inboluzioa polítiko eta ideologikoa; eta gorputzaren subiranotasunaren eta emakumeen erabakitzeko eskubidearen inguruan sortutako mugimendua, eta horren adierazpen eta parte hartze moldeak.

Begoña Zabala Nafarroako Abortu Eskubidearen aldeko plataformako eta Emakume Internazionalistak taldeko kidea da, eta Berdintasunaren eta Giza Eskubideen arloan lan handia egindakoa da. Besteak beste, iazko ekainean Bilbon egindako Emakumeen Eskubideen Auzitegian jardun zuen fiskal gisa. Horrez gain "Movimiento de Mujeres, mujeres en movimiento" (Txalaparta, 2008) liburuaren egilea da.