2014-03-10 lilatoia Aldarrikapena, kirola eta festa uztartu dituen proba herrikoi honetako bost kilometroak osatzen lehena Izaro Rubio ordiziarra izan da

Giro bikainean, eta eguraldia lagun zela, Ordiziako 76 emakume lasterkarik parte hartu zuten atzo Donostian jokatu zen 25. Lilatoian. Hiru mila emakumezkok baino gehiagok osatu zuten bost kilometroko ibilbidea, eta denetan azkarrena Izaro Rubio Lasa ordiziar korrikalaria izan zen (17:58). Aldarrikapena, kirola eta festa uztartzeko ekimen honetan, eta abortuaren aurkako legeari aurre eginez, Nik erabaki, hik onartu lemadun kolore morezko elastikoak eraman zuten soinean parte-hartzaile askok eta askok. Bazkari eder baten bueltan borobildu zuten eguna. Ordiziako lasterkarien argazkiak eta sailkapena ere ikusgai daude.