2014-02-26 emakume Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak kaleratu du martxoaren 8aren harira prestatu duen programazioa. Martxoaren 5etik 26ra hainbat ekimen egingo dira

Ate joka dugu Martxoaren 8a, eta Ordiziako Udaleko Berdintasun Sailak prest du jada Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotutako egitaraua. Aurtengo gaia honakoa da: Emakumeen ekarpenak kulturgintzan, eta asmoa andreek esparru horretan egin duten edo egiten duten lana azaleratzea da. Programa ere kaleratu dute dagoeneko. 

Gaiarekin lotuta kultur adierazpen ezberdinak plazaratuko dira herrian martxoaren 5ean hasi eta 26ra bitartean: emakumeak sortzaile edo protagonista dituzten antzezlanak, hezkidetzatik abiatutako ipuin kontaketak (Mertxe Aizpurua), Ordizian margolaritzan ari diren emakumeen erakustaldia...

Bertsolaritza eta musika
Bertsolaritzak eta musikak ere tarte zabala izango dute. Batetik, martxoaren 5ean, Barrenan (18.30) Bertsolaritza. Begirada feminista izenburuko hitzaldia eskainiko du Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak. Historikoki gizonezkoena izan den kultur eremu hori beste begi batzuekin ikustea da ekimenaren helburu nagusia, eta hitzaldiaren ondoren, Bertso Eskolako ikasleek jardungo dute.

Bestetik, martxoaren 6an, Barrenan (18.00) Musikagintza eta emakumeak izenburuko kafe-kontzertu-tertulia egingo da. Amaia Zubiria abeslaria eta Itsaso Gutierrez (hezitzailea, gitarra eta biolin jotzailea eta On, Keike eta Jauko Barik taldeetako kidea) ariko dira bai hitzaldian zein horren ondoren egingo den kontzertuan.

Martxoaren 8ko afarirako izen-ematea
Martxoaren 8aren, bestalde, kontzentrazioa (19.00), trikipoteoa (19.30) eta afaria antolatu dira. Azken hori Txismista sagardotegian egingo da (21.30), 25 euroko kostua izango du eta izen-ematea honako tokitan egin daiteke: Orlegi, Kirkil, Herrikoa, Pottoka eta Barrena

Azkenik ezin aipatu gabe utzi Herri Antzokian pantailaratutako ziklo alternatiboa (Emakumeak sortzaile eta protagonista) eta Autodefensa feminista ikastaroa. Lehendabizikoan, besteak beste, El Método Arrieta Jorge Gilek zuzendu eta Beasaingo Arrieta ahizpak hizpide dituen dokumentala ikusteko aukera izango da (martxoak 19an). Gogoan izan, dokumentala saritua izan zela iazko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. Bigarrena, berriz, martxoaren 22 eta 23an izango da Gaztelekuan.

MARTXOAREN 8KO PROGRAMAZIOA

Martxoak 5
17.30, liburutegian, Mertxe Aizpurua ipuin kontalaria. Haurrentzako hezkidetza – ipuinak.
18.30, Barrenan, Bertsolaritzari begirada feminista. Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariaren hitzaldia, Bertso Eskolako ikasleen kolaborazioarekin.

Martxoak 6
15.30, Ibilaldia Zuhaizti Zentroko taldearekin.
18.00, Barrenan, kafe-kontzertu-tertulia: Musikagintza eta emakumeak. Amaia Zubiria (abeslaria) eta Itsaso Gutierrez (hezitzailea eta On, Keike eta Jauko Barik musika taldeetako kidea)

Martxoak 7
14:00. Ordiziako emakume etorkinen Espazio multikulturaleko partaideen bazkaria "Hasta que todas seamos libres... en marcha multicultural" lelopean
22.15, Herri Antzokian, Antzerki Garaia: Hilobi Ondoko Tipoa. (Ados antzerki taldea). Catarina Mazetti idazle suediarraren liburuan oinarrituta

Martxoak 8
19:00, plazan, Konzentrazioa.
19:30, Trikipoteoa
21:30, Tximista sagardotegian: Emakumeen afaria (25 €)
Izena ematea: Orlegi, Kirkil, Herrikoa, Pottoka, Barrena

Martxoak 10
17.30, Zuhaizti Zentroan Bideoforum-a. Frida pelikula. Emakumeak margogintzan

Martxoak 12
17.30, Zuhaizti Zentroan. Hitzaldia: Emakume idazleak. Jose Domingorekin

Martxoak 13
17.30, liburutegian, Ipuin kontalaria. Mertxe Aizpurua. Haurrentzako hezkidetza – ipuinak

Martxoak 14
20:00 Herri Antzokian, Antzerkia: "Comisaria especial para mujeres" Urrup antzerki taldea

Martxoak 19
18.30, Barrenan, Ahoz aho jaialdia: Patricia Macgill eta Amaia Arriaran ipuin kontalariak

Martxoak 20
09.30, Udaletxeko arkupeetan, Kalean margotzen (Barrenako emakume margolaritza ikasleak). Lanen erakusketa martxoaren 24an zabalduko da, Barrenan.

Martxoak 22 eta 23 (arratsaldez)
17:00/16:30, Gaztelekua, Autodefentsa feminista ikastaroa

HERRI ANTZOKIA. Zine Alternatiboa zikloa: Emakumeak egile eta protagonista.
Martxoak 5, 20.30, "Mis Felices días"
Martxoak 12, 20.30, "Un acontecimiento feliz"
Martxoak 19, 20.30, "El método Arrieta". Jorge Gil egilea aurkeztua. Beasaingo Arrieta ahizpei buruzko dokumentala da
Martxoak 26-20.30, "El secreto de Vera Drake"

Antolatzaileak
Ordiziako Udala, Kimetz emakume elkartea, Zuhaizti zentroa, Hiri hezitzailea (Bertsolari eskola)