2014-02-21 Lilatoia Lasterketarako kamiseta eskuratu eta bazkarira joan nahi duten emakumeek Majorin dagoen zerrendan eman behar dute izena otsailaren 28rako

Martxoaren 9an Lilatoia lasterketaren 25. edizioa egingo da Donostian. Iaz bezalaxe, lasterketarako kamiseta eskuratu eta bazkarira joan nahi duten emakumeek Majoriko harreran dagoen zerrendan eman beharko dute izena datorren ostirala baino lehen, hilak 28. Aurten Medicus Mundik egin duen proposamenarekin bat egin du Ordiziak, eta abortuaren legeari aurre egiteko Nik erabaki, nik onartu elastikoa janzteko deia egin da.

Lasterketa 11:00etan abiatuko da Bulebarretik, eta 5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute partehatzaileek. Aurten ere, lasterketaren gunea Emakumeen Etxean (Okendo kalea 9) egongo da aurten ere, eta bertan banatuko dira lasterketarako beharrezkoa den material guztia. Lasterkariaren poltsa (dortsala, txipa eta kamiseta), esaterako, martxoaren 7 eta 8an 11:00etatik 20:00etara eskuratu ahalko da.

Lasterketarako izen-ematea Kirol probak-en webgunean egin behar da.

Lilatoia 2013ko argazkiak

Informazio +: http://lilaton.es/eu/