2014-02-13 Kimetz Hilaren 18tik 21era bitartean egongo da ikusgai Barrena kultur etxean

Kimetzek, Ordiziako Emakume Elkarteak, 20 urte bete ditu. Egindako ibilbidea ospatzeko erakusketa bat antolatu dute, urte hauetan guztietan egindako lana jaso eta ikustarazteko. Erakusketa Barrena Kultur Etxean egongo da ikusgai otsailaren 18tik 21era bitartean. Otsailaren 18an, 19:00etan, erakusketaren inaugurazio ekitaldia egingo dute, eta herritarrei bertan parte hartzeko dei egin nahi die elkarteak. Bukaeran mokadu bat eskainiko dute Kimetzekoek.