2013-11-25 IndarkeriOrdiziako Udaleko Berdintasun sailak astelehenerako deitutako ekitaldietan parte hartzera deitu ditu herritarrak

Datorren astelehena, hilak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira hainbat ekimen egingo dira herrian Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak eta hainbat eragilek antolatuta. Ordiziako Udalak astelehenerako antolatuta dauden ekitaldietan parte hartzeko deia egiten die herritarrei. Hau da egitaraua:

-11.15: Giza-Katea Altamiratik Plaza Nagusiraino. Ekimen hau Kimetz emakumeen taldeak antolatu du 'Hiri-Hezitzailea' programaren barruan. Oianguren Institutuak, Jakintza Ikastolak, Goiztiri AEK-k eta Goierriko Bertso Eskolak egin dute bat deialdiarekin.

-18.00: Bideoforum-a Zuhaizti zentro sozialean: 'La estrella' filma. Belen Carmona idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta eta Alberto Arandak zuzenduta, Ingrid Rubio eta Carmen Machi ari dira rol nagusietan. Lanak bizi-bizia den emakume baten istorioa du hizpide: Estrella. Emakumeak aldamenean dituen guztiak laguntzen ditu baina bere burua zaintzeaz ahanztu egin da. Filman barrena Estrellak autonomoa izaten eta bere burua maitatzen ikasiko du. Era berean, maitasunari eusten saiatuko da. Benetako maitasunaren alde egiteko eta harreman "toxikoak" bazter uzteko aldarrikapena egiten da lan honetan.

Film-a pantailaratu ondoren horri buruzko hizketaldia izango da, Farapi taldeko Leire Kortajarenak gidatuta. Ekimen hau ere Kimetz taldeak antolatu du eta Beasaingo EPA atxikitu da.

-20.00: Konzentrazioa Plaza Nagusian (Kimetz), 'Emakumeen Aurkako Indarkeria gehiagorik ez' lelopean.

-20.00: Ane Miren Garcia Lersundi kontorsionistaren 'Gorputza Uzkurtuta' performancea. Lanak emakumeenganako indarkeria izango du hizpide. (Berdintasun Sailak antolatuta)