2013-11-30 Autodefensa feministaHilaren 30ean izango da, zortzi ordu iraungo du, eta hamar euro da matrikula

Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak autodefentsa feministari buruzko tailer bat antolatu du azaroaren 25eko (Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna) kanpainaren barruan. Ikastaroa hilaren 30ean izango da, zortzi orduko iraupena izango du, eta Emagin taldeak gidatuko du. Tailerrean izena emateko epea hilaren 25ean bukatuko da, eta hamar euro kostua du. Izena emateko 943 80 52 10 zenbakira deitu behar da, edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi.

Honakoa hauek dira ekimenaren helburu nagusiak: parte hartzaileek bortizkeriarekiko duten ikuspegia partekatzea, indarkeria egoerak identifikatzea, erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea eta norbanako gisa zein kolektiboki landu beharreko dinamiken inguruan gogoeta egitea. Berdintasun sailaren arabera, emakumeenganako indarkeria gaitzetsitako praktika da egun, baina horrek ez du esan nahi eraso bat izateko arriskua desagertu denik. "Gauzak horrela, gero eta joera handiagoa dago emakumeen artean autodefentsara jotzeko. Zertarako? Euren burua indartzeko eta halako kasu baten aurrean egoki babestu eta kalteak saihesteko", adierazi du Berdintasun sailak.