“Ez dago Idiazabal Gazta bezalakorik”

Apirilaren 12an ospatu da Ordizian Artzain Eguna. Adur Ezenarro, Ordiziako alkatea: “Gaur bereziki, azpimarratu nahiko nuke zein garrantzitsua den transmisioa, belaunaldi arteko jarraitasuna, eta jabetzea, egiten dugula eginda ere, kate luze baten begiak baino ez garela, atzekotik tira eta aurrekoari eutsi behar dioguna”, adierazi du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak, Idiazabal Gazta berriaren aurkezpen ekitaldian.

Ekitaldi Nagusia Idiazabal Gazta berriaren mozketa izan da. Rekondo jatetxeko Lourdes Rekondok moztu: "Munduko gazta onenak dastatzeko aukera izan dut, baina argi daukat Idiazabal Gazta bezalakorik ez dagoela". Aurretik, erregulartasun sariak jaso dituzte Abel Goiburu eta Ondarreko Eneko Goiburuk. Zuberoa jatetxeko Hilario Arbelaitz omendu da aurten, urte guzti hauetan Idiazabal Gaztaren alde egindako lanagatik.

Batzar aretoa txiki geratu da beste behin. Udaleko ordezkariekin bat egin dute Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundikoek. Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiaren ordezkaritza handia, Idiazabal Jatorri Izendapeneko ordezkariak, Artzai Gazta, Ardi Latxa Elkartea eta beste zenbait erakundetakoak eta gure sukaldariak, Rekondo Jatetxeko Iñaki Arrieta, Roberto Ruiz, Elena Arzak eta Mikel Sorazu besteak beste. Guztiek Artzainen esfortzua eta artzaintzaren balioak aitortu eta eskertu dituzte denek eta euren lanarekin erakundeen konpromisoa berretsi dute. 

Gazta eta gehiago

11:00etan, tradizioak agintzen duen moduan, bost artaldek  Ordiziako kaleak zeharkatu dituzte, neguan, aspaldiko garaietan, egiten zen moduan transhumantzia gogoraraziz.

Ahari eta ardi erakusketara eta lehiaketara gerturatu direnek Gipuzkoako puntu desberdinetatik etorritako ahari eta ardi buruak ikusteko aukera izan dute. Beste behin, baita bildots erreak dastatzeko ere, ASPANOGI, Gipuzkoako minbizidun haurren gurasoen elkartearen alde.

Garagartza plazan bertan ile-mozketa erakustaldia ikusteko aukera egon da eta horretaz gain gazta egite erakustaldia eta mami dastaketa ere.

ARDI ETA AHARIEN LEHIAKETA

ARDI ERRAPE ERAKUSKETA-TXAPELKETA

Muturbeltza

  • Aizpea elkartea/Aizpea Baserria /Olaberria- Bildots Hoberena
  • Aizpea elkartea/Aizpea Baserria-Ardi hoberena

Muturgorria

  • Atxalde / Atxalde Baserria/Eskoriatza / -Bildots Hoberena
  • Atxalde / Atxalde Baserria/Eskoriatza / - Ardi hoberena

LEHIAKETA MORFOLOGIKOA

EUSKAL HERRIKO LATXADUN ELKARTEA (E.L.E.)

AHARI LATXA MUTUR BELTZA

  • Aizpea elkartea/Aizpea Baserria /Olaberria /-Ahari Heldua
  • Gaztainaditxulo/Gaztainaditxulo Baserria /Idiazabal /)-Arkume aharia
  • Barrenaldea/Barrenaldea Baserria /Zegama /)-Urteko aharia

AHARI LATXA MUTUR GORRIA

  • Gazpio Gaztak/Gazpio Baserria /Legazpi /-Ahari Heldua
  • Etumeta/Etumeta Baserria /Errezil /)-Arkume aharia
  • Baztarrika/Baztarrika Baserria /Gabiria /)-Urteko aharia

LURGINTZA

AHARI LATXA MUTUR BELTZA

  • Mausitxa /Mausitxa Baserria /Elgoibar /-Ahari Heldua
  • Mausitxa /Mausitxa Baserria /Elgoibar /-Arkume aharia
  • Mausitxa /Mausitxa Baserria /Elgoibar /-Urteko aharia

AHARI LATXA MUTUR GORRIA

  • M.Amondarain /- Ahari Heldua
  • M.Amiano /Borda Berri Baserria/ Altzo/-Arkume aharia
  • Otegizabal/Otegizabal Baserria /Itsasondo)-Urteko aharia

Emakumezkoen partidak, Beti Alai pilotalekuan

Horrez gain, iaz lehen aldiz egin zen moduan, aurten ere emakumezkoen pilota partidak izan ditugu Beti Alai pilotalekuan. Lehenengo partida eskuzkoa izan da, Miriam Arrillaga-Itxaso Erasun 10, eta Miren Larrarte-Nora Mendizabal 22. Hauen ostean paletazko partidak jokatu dira, Leire Galdos-Ane Kerejeta 13 eta Amaia Irazustabarrena-Garazi Eizmendi 30.