Pertsona Gorren Nazioarteko Eguna ospatuko da Ordizian

Ordiziako Udaleko ordezkariak eta Gainditzen, Tolosaldea eta Goierriko pertsona Gorren elkarteko kideak, elkarlanerako urratsak abiatu zituzten orain hilabete batzuk. Bi entitateen arteko konpromezua berretsi zuten egindako agerraldian, non Adur Ezenarro, Ordiziako alkatea; Alberto Etxeberria, Gainditzen elkarteko idazkaria; Mila Sukia, Ordizia Oraineko zinegotzia, eta Julian Rodriguez, Gainditzen elkarteko zuzendariak parte hartu zuten.

“Ordiziako Udalaren lehentasuna da herritarren ongizatea bermatzea, eta horiek hobetzeko urratsak ematea. Gainditzen elkartearekin harremanetan jarraitzen dugu, eta horregatik, larunbat honetan, irailak 25, Pertsona Gorren Nazioarteko Egunarekin ere bat egingo dugu, noski”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Modu honetan, hilabete batzuetan hartutako konpromezuarekin jarraitzen dute.

Egitaraua honakoa izango da:

Batetik, goizeko 11:00etan, Plaza Nagusian, ekintzak egingo dira: zeinu hizkuntza tailerra, mimo ikuskizuna… eta Ordiziako ikastetxeetako haurrek egindako “pertsona gorren komunikaziorako oztopoak” marrazkien erakusketa ere jarriko da. “Garrantzitsua iruditzen zaigu eskolekin bat egitea, eta txikitatik erakustea batzuentzat badaudela komunikatzerako orduan zailtasun bihurtzen direnak”, gehitu du alkateak.

Arratsaldean, berriz, bi hitzaldi izango dira, 17:30ean hasita, Barrenan. Batetik, Jose Martin Saez: “Euskadiko haur gorren eskolek eta pertsona gorren elkarteek, zeinu hizkuntzaren epizentro bezala daukaten rola” aztertuko du. Santiago Frigolak, berriz, “Zeinu hizkuntza katalana, Kataluniako ondare linguistiko eta kulturala” izango ditu hizpide. Doakoak izango dira biak, baina izena eman behar da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan.

Bestalde, herriko denden erakuslehioetan pertsona gorren komunikaziorako oztopoen ilustrazioen erakusketa jarriko da, irailaren 28ra bitartean.

Irailak 25.001