Parkeak Bizi Eguna, larunbatean

Ordiziako parke sarea definitzeko parte hartze prozesua abiatu zuen Ordiziako Udalak modu parte hartzailean, Tipi Gara kooperatibarekin batera. Orain, ekimenari jarraipena emango zaio eta larunbat honetan, ekainak 12, Parkeak Bizi eguna ospatuko da. Aurkezpenean izan dira Maitane Alvarez, alkateordea, eta Itsaso Larramendi, Tipi Gara kooperatibako kidea.

“Guretzako bereziki garrantzitsua da herritarrekin batera herriko parke sarea osatzeko urratsak ematea. Parke ezberdinetan hobekuntzak egiteko irizpideak zehaztuko ditugu, egindako diagnositik, eta parke bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz. Horregatik dei egiten diegu ordiziarrei parte hartzeko larunbateko ekimenetan, iritziak ezinbestekoak direlako”.

Hiru espaziotan banatuta egongo da eguna:

1) Parkez parke, ibilbide parte hartzailea. Herrian zehar ibilbide bat egingo da parke, plaza eta txoko ezberdinen inguruan hausnartzeko eta hobekuntza proposamenak egiteko. Herritar orori bideratutako jarduera izango da. Nikolas Lekuona Plazan, 10:00etatik 12:00etara.

2) Altxorraren bila

Pista ezberdinak jarraituz hainbat froga gainditu beharko dira Ordiziako txoko ezkutu batean gordetako altxorra bilatzeko. Jolasaren bitartez gure ingurua esploratuko dugu eta jolasteko beste modu batzuk irudikatuko ditugu. 7-12 urte bitarteko haurrei bideratutako jarduera da, eta Elefante parkean garatuko da, 12:00etatik 13:30etara.

 

3) Majori hackeatzera goaz!

Zer botatzen dugu faltan lagunekin gustora egoteko? Ze jarduera egingo genituzke egungo plazan ezinezko direnak? Majori plaza hartu eta elementu ezberdinak eraikiko dira ingurua hobetzeko helburuz.

12 urtetik gorako gaztetxoei bideratutako jarduera da hau, Majori Plazan egingo dena, 12:00etatik 13:30etara.

 

Izen ematea, zabalik

Ekainaren 11a arte egongo da zabalik izen ematea. Horretarako email bat bidali beharko da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean edo 656 704 801 telefonoan. Bertan, jardueraren izena, norberaren izen abizenak, eta gaztetxoen kasuan, adina azaldu beharko dira.

Orain arteko emaitzak

Parte hartze prozesu honek hiru fase izango ditu guztira. Lehenengoa diagnostikoa izango da. Bigarrena, parke sarearen izaeraren definizioa, eta hirugarrena eta azkena, parkeen diseinurako irizpideak zehaztu eta garatzea.

Orain arteko emaitzei dagokionez, erabilera ohiturak identifikatu dira, indarguneak azaleratu eta aurrera begira egin beharreko hobekuntzak detektatu. Horrez gain, parke-sarearen izaera landu da. Parke zentrala, auzo parkeak eta erbailera espezifikodun parkeak zeintzuk diren definite dira; horien arteko ezberdintasun eta aspektu komunak zehaztuko dira.

Guztietan landu beharreko bost ezaugarri zehaztu dira:

1) Naturalizazioa: element naturalen presentzia bermatzea eta horien kalitatea zaintzea.

2) Jolasgarritasuna: ingurunean, elementu ezberdinek eta antolatzen diren jarduerek jolaserako aukera ematea.

3) Topaleku izaera: pertsona ezberdinek topo egin, espazio berean bildu eta harremandu ahal izatea.

4) Autonomia: ibilbideak eta guneak irisgarriak izatea, eta herritarrek segurutzat hartzea.

5) Ordezkagarritasuna: herritarrak ingurunearekin identifikatuta sentitzea eta horretan eragiteko aukera izatea.