Iazko urte amaieran hasi zuen Ordiziako Udalak herriko parke sarearen inguruko parte hartze prozesua. Parke Biziak proiektua Ordiziako parke-sarea modu parte-hartzailean lantzeko eta hobetzeko proiektua da. Lehenengo fasea otsailean itxi dugu, eta gauzatu ditugun ekintza parte-hartzaileetatik sarea egituratuko duten gidalerroak eratorri ditugu.
Orain, gidalerro horietatik abiatuta, parke-sarearen izaera konkretua zehaztu nahi dugu: zeintzuk izango dira jolaserako gune nagusiak? Zeintzuk txoko lasaiak? Ze elementu natural berezi hartu behar dugu kontuan?
Horretarako, herriko auzo ezberdinetako pertsonekin saio parte-hartzaile bat antolatu dugu eta ekarpenak egitera gonbidatu nahi zaitugu. Auzo bakoitzeko 2 auzokide edo ordezkari izatea gustatuko litzaiguke. Herriaren ikuspegi globala aintzat hartuz, parke bakoitzaren izaera zehaztuko dugu, eta guneen arteko ezberdintasunetan eta osagarritasunean sakonduko dugu.
Saioaren inguruko zehaztapenak:
Izena emateko idatzi ezazu email bat zure izen abizenak eta auzoa adieraziz hurrengo helbidera: