|
Ordiziako Udalbatzak kezka adierazi nahi du azken asteburuetan Barrenako parkean bereziki, baina baita herriko beste hainbat eremutan ere, gauez ematen ari diren jokabideen inguruan. |
||
|
Jende pilaketa handiak, bizilagunen deskantsua galarazten duen musika ozena, eta bilkura ondoren biharamunean topatzen dugun zabor mordoa. Udal langileak ezinean aritu behar izaten dira hondakinak jasotzeko, eta lorategietan barrena apurtutako beirazko botilen hondarrak geratzen dira, biharamunean haurrak jolasean dabiltzan lekuetan.
|