Image
Image

KULTUR PROIEKTUEN ETA PROGRAMEN DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA ARGITARATU DA

Urriaren 28an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Ordizian 2016 urtean, kultur proiektuak eta programak gauzatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak.

Eskariak, diru-laguntza deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, biharamunetik kontatzen hasita.

Aurkeztu beharreko dokumentuak, erantsitako fitxategietan aurkituko dituzu. IKUSI HEMEN

 Informazio gehiago Kultura Sailean,

Barrena Kultur Etxean, 943805630 telefonoan, edo

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean

HIRU PROPOSAMEN INTERESGARRIAK ABESBATZEEN ZIKLOAN

Larunbatean Olga Vocal Ensemble, igandean Balta Emakumeen Abesbatza eta astelehenean San Nicolas Abesbatza. Kontzertuak Parrokian, arratsaldeko 20:00etan

Abesbatzak izango dira protagonistak asteburu honetan eta datorren astelehenean Ordizian. Aperitibo gisa pasa den astean zabaldu zen zikloa eta datozen larunbata, igandea eta astelehena, arratsaldeko 8etan ahotsak izango dira nagusi Ordiziako Parrokian, hau dena Barroko Aire Jaialdiaren bezperan. Programa hauxe da:

Urriak 29, larunbata Holandako Olga Vocal Ensemble

Urriak 30, igandean Letoniako Balta Emakumeen abesbatza

Urriak 31, astelehena Esloveniako San Nikolas Abesbatza.

LEMNISKATA ELKARTEAK ANTOLATUTAKO ORDIZientziA ZIKLOAREN BARRUAN DOMINGO UNANUE ARKITEKTOAREN LANAK AZTERGAI, ADUR EZENARROREN ESKUTIK.

Ostiralean 19:00etan Barrenan hitzaldia eta larunbatean Herri Antzokian, 11:00etan, bisita gidatua.

2013. urtean, Domingo Unanue Saez de Asteasu ordiziar arkitektoari buruz Adur Ezenarrok aurkeztutako “Domingo Unanue (1901-1985) arkitektoa lanak” jaso zuen Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako Victor Mendizabal II. Beka. Lan honek bi fase izan ditu: aurrenekoa, Domingo Unanueren lana katalogatzea, eta bigarrena, haren obraren azterketa zehatza egitea.

Ostiralean, 19:00etan, Barrenan Ezenarrok hitzaldia eskainiko du Unanueren lanen inguruan eta larunbatean Herri Antzokian (11:00) bisita gidatua egiteako aukera izango da Adur Ezenarrorekin.

Adur Ezenarro Agirre (Ordizia,1977), arkitektoa, gaur egun Lezoko udal arkitektoa da, eta Ordiziako Udalak antolatzen duen Victor Mendizabal II. Ikerketa Beka irabazi zuen

2013an, Domingo Unanue arkitekto ordiziarraren lana ikertzeko

VIII ARTE PLASTIKOEN GOIART 2016-ORDIZIA SARIA DEIALDIA ZABALDU DA

VII. edizioaren irabazleakArte plastikoak sustatu eta zabaltzeko Ordiziako Udal Kultura sailak  VIII arte plastikoen  Goiart 2016-Ordizia Saria deialdia antolatu du

Bertan, Euskal Herrian jaiotako edo  bizi diren artistek parte har dezakete.Aurreko deialdietan lehenengo saria lortu duten artistek ezin izango dute bere burua aurkeztu. Hiru sari emango dira: Lehen saria: 3.000 euro; Bigarren saria: 1.500 euro; eta Hirugarren saria: 900 euro. Goierriko artista baten lanari saria: 600 euro. Goierrin jaio edo bizi den artista baten lana sari dezake epaimahaiak  ( Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa,  Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama, Zerain).

Datorren abenduaren 2an bukatzen da epea “VIII ARTE PLASTIKOEN GOIART  2014-ORDIZIA SARIA” izeneko lehiaketan parte hartzeko.

Beraz, arte plastikoetan murgiltzen diren artistek badute hemen gonbitea: Goiart 2016-Ordizia Saria.

Informazio gehiago Ordiziako Barrena Kultur Etxeko telefono honetan 943 80 56 30  edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

IKUSI OINARRIAK SAKATU HEMEN

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image