Alemaniako Daarler Vocal Consort taldea ostegun honetan Parrokian, arratsaldeko 8etan.

Datozen egunetan, Ordiziako Eliz Parrokian eta Ordiziako Kultura sailak antolatuta, Tolosako Ekinbide Etxea (CIT), lau abesbatzeen kontzertuak izango dira entzungai. Urria heldu da eta berarekin batera Nazioarteko Abesbatzen Jaialdiaren edizio berria. Berriro ere Ordizia eta Goierriko  musikazaleak kultura tradizio desberdinetako ahots-taldeak entzuteko aukera izango ditu, kalitate handiko abesbatzak hain zuzen ere. Ezbairik gabe, aurtengo edizioak musikazale askok erakarriko ditu Ordiziako Parrokira.

Kontzertuen egunak hauxek dira:

-          Urriak 20, osteguna: Daarler Vocal Consort (Alemania)

-          Urriak 29, larunbata: Olga Vocal Ensemble (Holanda)

-          Urriak 30, igandea: Balta Emakumeen Abesbatza (Letonia)

-          Urriak 31, astelehena: San Nicolas Abesbatza (Litija-Eslovenia)

Kontzertu guztiak Ordiziako Parrokian, arratsaldeko 20:00etan.

Eta datorren ostegunean, hilaren 20an, arratsaldeko 8etan zabalduko da zikloa Georg Grünek zuzentzen duen Alemaniako Daarler Vocal Consort ahots-taldearekin. Taldea Saarbrücken hirian sortu zen 2009. urte hasieran. Nazioartean ezaguna den Saarbrücken Ganbera Abesbatzako 8 partaideek sortu zuten, bakarlari errepertorioan aritzeko osagarri bezala.

2008an, Sardiniako “Concordia Vocis”-eko Lehenengo Jaialdian parte hartu zuten eta 2009 eta 2011ean Berlineko “Nacht der Kirchen”-en. 2010ean beraien lehenengo diskoa editatu zuten, “Zeru eta Lurraren artean” izenekoa eta berehala “Pizzicato Excellentia” saria jaso zuen.

2011tik Alemania, Holanda eta Frantzian abestu izan dute eta maiz entzun ahal izaten dira Saarland-eko “Tagen Alter Musik im Saarland” (Aintzinako Musika egunak Saarlanden). Polifonia klasikoko errepertorioa abesteaz gain, batez ere ahots musika garaikidea abesten dute. 2012.an Tolosako lehiaketan Musika Sakra modalitatean bigarren saria eskuratzen dute. 2014.an "Lost in Transition",   bere bigarren  CD kaleratzen dute eta Alemaniako Record Sarirako izendatzen dute.

Ezbairik gabe ziklo hasieraren bikaina ostegun honetan, Ordiziako parrokian, arratsaldeko 8etan.