Image
Image

ASTEROKO ARGAZKI BERRIAK ETA FACEBOOKEN ORRI BERRIA

Ordiziako familia albumak facebooken orri berria sortu du, astero bertan material berriak sartuko dira.

Laugarren entrega honetan ekarpen bikoitza dugu, Mari Tere Goiburuk egina, eta kasu honetan familiako bi eszena azaltzen dira. Lehenengoa bere familiaren erretratoa da, Zabale baserriko Goiburu-Lasa sendia, 1920. urte aldera hartuta. Bigarren argazkia ikusteko segi irakurtzen

V IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETARAKO DEIALDIA IREKI DA

IV. edizioko finalistakAhoz-aho 2017 Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren barruan

AHOZ-AHOAHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA iritsi da beste behin.

Eta, berriro ere, zeuk ere parte hartu dezakezu... “KONTATU GUREKIN!”  V IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA Istorio bat, ipuin bat... kontatu nahi diguten pertsona guztiei irekitako lehiaketa. Zeu bezalako pertsonei. Ahozkotasunaren Unibertsoa zeurea ere badelako.

Lehiaketa martxoaren 11an, larunbata, izango da, 19:00etan, D´ELIKATUZ GUNEAN.

ASTEROKO ARGAZKI ZAHARRAK JOKO BAT PROPOSATZEN DIZU

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Oraingo honetan Ordiziako paisaia baten argazkia dakarkizugu. Baina ez dugu ezer esango horretaz, joku bat proposatzen dizuegu. Askok jakingo duzue argazkia kokatzen eta ziur gaude argazkiarekin lotuta istorioak ere etorriko zaizkizuela burura. Zergatik ez dizkiguzu istorio horiek kontatzen? edota komentarioak egin argazkiaren inguruan. Jasoko ditugun komentarioen artean, orain dela  gutxi aurkeztu zen “Bagoi Fabrika eta haren eragina Beasainen eta Ordizian (Epealdia: 1901/1925)”  liburua zozketatuko dugu.

Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (SAKATU HEMEN)), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bidali.Zozketan parte hartzeko epea, otsailaren 28ra arte.

GURE ALBUM FAMILIARRAREN BIGARREN ARGAZKIA

LAGUNDU ORDIZIAKO ALBUM FAMILIARRA OSATZEN.Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako album familiarra (...)

Hemen duzue bigarren argazkia, Garagartza Plazan kokatua , 1921-22 urte inguruan. Ikasle taldea dugu eta bi haur ezagunak ditugu, bi anai: beheko ilaran,  eseritak, eskubitik hasita bigarrena Maximo Arana eta hirugarrena bere anaia Paco. Beste norbait ezagutzen al duzu?  Lagundu iguzu argazkia dokumentatzen.

Astero igoko diren argazkiak ikusteko SAKATU HEMEN

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image