Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako album familiarra (...)

Ordizia bere sorreraren 750. urteurreneko prestaketekin hasi da, izan ere, urteurrena 2018an ospatuko da. Hasiera emateko ekimenetako bat udalerriko eta ordiziarren  argazki zaharrak biltzea izango da.  Astero irudi berri bat argitaratzeko asmoa dugu eta hiribilduaren memoria historikoa osatuko duen funtsa osatzea. 

Helburu hau arrakastaz lortzeko herritarren laguntza izatea ezinbestekoa da, hori dela eta, une honetatik aurrera ekimenean parte hartzeko eskatzen dugu.  Horrela bada, artxibo hau osatzeko argazki baliagarriren bat duten pertsonek bidali dezatela eskaneatuta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo Barrena Kultur Etxera eraman, bertan kopia bat egingo da.  Ahal bada, irudian azaltzen diren toki edo pertsonei buruzko informazioa, data eta gertaerari buruzko informazioa bidaltzea eskertuko dugu.

Eta joan den mendeko argazki batekin hasten gara, 1930-40 aldera. Emakumeen bazkaria Zubizarreta Ostatuan, Urdaneta kaleko hasieran.  Gure informatzaileak esan digunez argazkian, besteak beste segidako emakumenak ditugu:  Maritxu Zubeldia, Isabel Larraza, Arostegiko Juli, Pakita Mendizabal, Maria Lasa, Javiera Barandiaran, Victoria Campoi, Cristina Barandiaran, Maritxu Hidalgo, Mintegi, Laquintana, Churruca, Maritxu Usabiaga, Luluaga…. Beste norbait ezagutzen al duzu?  Lagundu iguzu argazkia dokumentatzen.

Astero igoko diren argazkiak ikusteko SAKATU HEMEN