Iruzurraren aurkako plana

Ordiziako Udalaren Next Generation EU Funtsak Kudeatzeko Iruzurraren aurkako Neurrien Planaren xedea iruzurraren arriskua kontrolatzeko neurriak zehaztea da, bai eta herritarrei salaketak bidaltzeko aukera ematea ere, kudeaketa desegokia egiten ari direla iruditzen bazaie.

Plan honen xedea da bermatzea Ordiziako Udalak kudeatu eta egikarituko dituen funts horiek iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko, detektatzeko eta zuzentzeko aplikatu beharreko arauen arabera erabiliko direla.

Horretarako, estrategia bat eratu da, antolaketa bat izan eta haren jarraipena eta kontrola egiteko; erantzukizun, gardentasun, baliabideen optimizazio, betetze, osotasun eta helburuen araberako kudeaketaren printzipioak izango dituen antolaketa, betiere.

Funtsezkoa da kudeaketan parte hartzen duten eragile guztiek betetzea hura, inplikatutako guztien finantza-interesen berme guztiekin garatuko bada.

Iraupena

Plan horrek ez du iraupen jakinik, eta interes-gatazkarik izanez gero haiek tratatzeko jarraitu beharreko prozedura bat ere badu. Batzorde batek egingo du iruzurraren aurkako neurrien jarraipena, ikuskapena eta ebaluazio orokorra egingo du, bai eta Neurrien Plana berrikusi eta eguneratu, jakinarazi eta zabaldu ere.

Salaketak

Iruzur egiteko arriskua ekar dezakeen egoeraren baten berri baduzu, Ordiziako Udalaren salaketa-kanalean adieraz dezakezu, atxikitako dokumentuan adierazitako moduan.

Iruzurraren aurkako Batzordeak jaso, aztertu eta ikertuko ditu salaketa horiek

IRUZURRAREN KONTRAKO NEURRIEN PLANA


ORDIZIAKO UDALAREN OPARI POLITIKA


ORDIZIAKO UDALEKO ENPLEGATU PUBLIKOEN JOKABIDE KODEA
SALAKETEN BUZOIA


INTERES GATAZKARIK EZAREN ADIERAZPENA
BANDERA GORRIAK


IRUZURRAREN AURKAKO BATZORDE KIDEEN IZENDAPENA