descargaLehiaketa askearen bidez egingo da baimenak emateko prozedura

Iparra-Hegoa garapenerako lankidetza proiektuak egiteko diru-laguntza eskaerak egiteko aukera dute dagoeneko GKE Gobernuz Kanpoko erakundeek. Deialdia argitaratzen denetik hasita 30 egun naturaleko epean aurkeztu behar da eskaera Ordiziako Udaleko arretarako bulegoan.  Udalak 81.000 euro ditu proiektuen artean banatzeko, eta proiektu bakoitzak ezingo du 12.000 euro baino gehiago jaso.

Proiektuaren kalitate teknikoa, egileen gaitasuna eta horien harremanen kalitatea, genero ikuspegiari emandako lehentasuna eta aurrekontua izango dira hautaketarako irizpideak. Lehiaketa askearen bidez egingo da baimenak emateko prozedura.

docEdiktua

docEskaera orria