Ezagutzera eman da dagoeneko Majori Kiroldegiko zuzendari lanposturako onartuen behin behineko zerrenda. Kalifikazio epaimahaiaren erabakiaren arabera osatu da zerrenda. Bestetik, onartuak izan ez diren hautagaiek, 5 egun balioduneko epea, hau da, 2013ko apirilaren 25a arte izango dute erreklamatzeko aukera. Horrela arautzen baitu Administrazio Kontseiluak, 2013ko martxoaren 6ko bileran, behin-behineko lan edo zerbitzu zehatzeko lan kontratupean, Majori Kiroldegia S.M.ko zuzendari lanpostua hornitzeko onartu zituen oinarrien 5. puntuak.
Hemen informazio gehiago: http://www.ordiziakoudala.com/eu/udala/lan-eskaintza/676-majoriko-kiroldegiko-zuzendari-lanpostua