auzokonpostaZelai partikularrik ez duten etxeek konposta egiteko aukera izango dute aurrerantzean

Konpostaren bidez etxean sortzen den materia organikoa, gure hondakinen %40 inguru aprobetxatzeko aukera izaten dugu; eraldatze prozesu natural baten ondorioz konpost bihurtzen baita materia.

Sasietak ikastaroa, konpostagailuak, aholkularitza eskainiko ditu. Udala berriz, bere aldetik, gunearen egokitzapenaz arduratuko da.

Herritarrek sistemaren nondik norakoak ondo ezagutu ditzaten otsailaren 26an, arratsaldeko 18:00etan, bilera egingo da Ordiziako Udaletxean. Auzokonpostari buruzko azalpenak eskainiko dira eta inguruan egindako esperientziak erakutsiko dira. Ondoren, interesatuekin adostutako egun batean, ikastaroa ospatuko da.

Hemen kartela ikusgai: