Ez dago gaizki tarteka gogoratzea Osoko Bilkura dela Udalen kudeaketa organo nagusia. Bertan hartzen dira urteko erabakirik garrantzitsuenak, eta bertan eztabaidatzen dira aurrekontuak, hainbat egitasmo nagusi, hainbat erabaki politiko... Gainera, Udal Gobernuak eta oposizioak bertan eman behar izaten dituzte herriaren aurrean bere lanaren azalpenak.
Beraz, idatzi honekin azpimarratu nahi dugu Osoko Bilkuretan herritarrok parte hartzearen garrantzia, eta dei egin nahi dizuegu bertara azal zaitezten, bihar, hilak 24, arratsaldeko 19:00etan Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan. Zabaldu deia, eta azaldu!
Eguna: 2012ko urriaren 24ean.
Ordua: 19:00etan
Tokia: Udaleko Osoko Bilkura aretoa