AZAROKO OSOKO BILKURA

2014-11-27 osokobilkuraZiburuko Kaxkarotenia ikastolaren aldeko mozioa, eta mugikortasun ordenantzak izan dira aztergaiak, besteak beste

Ordiziako Udalbatzak gaur, hilak 27, egingo du azaroari dagokion osoko bilkura, 19:00etan. Bilduren udal gobernu taldeak Ziburuko (Lapurdi) Kaxkarotenia ikastolak bizi duen egoeraren aurrean aurkeztutako mozioa, aparkaldi mugatuko ordenantzak arautzen dituen artikulu baten aldaketa, eta Ordiziako hiri zaharrean trafikoa arautzen duen ordenantza hasiera batean onartzea dira gai-ordeneko puntu aipagarrienak.

GAI ORDENA

1.- 2014ko urriaren 29ko Plenoko akta onartu.
2.- Alkatetzako dekretuen berri ematea.
3.- Bilduko Udal Gobernu Taldeak aurkeztutako mozioa Ziburuko KAXKAROTENIA Ikastolak bizi duen egoeraren aurrean.
4.- Kreditu transferentzien 13.exptea.
5.- Aparkaldi mugatuko eremuak arautzen dituen Ordenantzaren 3. artikuluaren aldaketak onartzea
6.- Ordiziako hiri zaharrean trafikoa arautzen duen ordenantza hasiera batean onartzea.
7.- 2015eko hauteskundeak direla eta udal Sekzioen aldaketak onartzea.
8.- Galde-erreguak.