2013-10-30 PlenoaBesteak beste, haurdunaldia eteteko lege proiektuari buruzko hiru mozio aztertuko dituzte

Hileroko azken ostegunetan egin ohi den bezala, Ordiziako Udalbatzak bihar osteguna, hilak 30, egingo du urtarrilari dagokion osoko bilkura, 19:00etan. Zortzi puntu jasotzen ditu gai-ordenak, eta horietako hiru mozioak dira, hirurak haurdunaldia eteteko lege proiektuari buruzkoak.

Hauxe da eguneko gai ordena:

1. 2013ko abenduaren 18an egindako plenoaren akta onartzea.
2. Haurdunaldia eteteko lege proiektuari buruz PSE-EE-k (PSOE) aurkeztutako mozioa.
3. Bildu taldeak aurkeztutako mozioa 'Emakumeen autonomiaren eta erabakitzeko eskubidearen defentsan' leloa duena.
4. EAJ-PNV taldeak aurkeztutako mozioa 'Haurdunaldia borondatez eteteari buruzko legearen aldarazpena' leloa duena.
5. Kreditu transferentzien espedientea.
6. Udal intereseko Elkarteen Erregistroaren araudia aldatzeko proposamena.
7. Kooperazio proiektua garatzeko gobernuz kanpoko erakunde bati 2013ko agintaldiari dagokion diru laguntza ematea.
8. Norberak lekarkeena.