2013-10-30 PlenoaHamahiru puntuko gai zerrenda aztertuko du Udalbatzak

Ordiziako Udalbatzak bihar, osteguna, egingo du azaroari dagokion ohiko osoko bilkura, 19:00etan hasita. Hamahiru puntuko gai zerrenda aztertuko dute, honakoak tartean: Aparkaldi mugatuko eremuak arautzen dituen Ordenantzaren 3. artikuluaren arabera gune berria ezartzea; Garapenerako lankidetza laguntzak 2013; Filipinetan izandako haizetea dela eta, diru-laguntza proposamena onartzea; eta Uztailaren 25a, Santiago eguna, ordez jai egun lokala izendatzeko proposamena onartzea. Bukaeran galde-eskeen txanda izango da.

Hemen gai zerrenda osoa:

1. 2013ko urriak 31ko ahiko Osoko Bilkurako akta onartzea.
2. Osoko bilkuran adierazteko finantza- eta aurrekontu-informazioa.
3. Alkatetza Dekretu bidez onartutako kreditu aldaketen kontu ematea
4. Kreditu transferentzien onarpena
5. Ur-kontsumoen fakturazio era aldatzeko, Gipuzkoako Ur-Kontsortzioaren proposamena onartzea.
6. Aparkaldi mugatuko eremuak arautzen dituen Ordenantzaren 3. artikuluaren arabera gune berria ezartzea.
7. V. Plangintzaldiko (2013-17) Ordiziako Udalaren Euskararen Erabilera Plana onartzea.
8. Nafarroa Etorbidea 5eko jabekideen lursail bat bidegorria egiteko Udalari Lagapenaren onarpena.
9. Majori kiroldegia behin-behineko edo konfidantzako lanpostuari lanaldia murrizteko
proposamena onartzea.
10. Garapenerako lankidetza laguntzak 2013
11. "Otsailak 27"Euskadi-Sahara koordinadora, erakundeari, eskatutako dirulaguntza UKATZEA,
12. Filipinetan izandako haizetea dela eta, dirulaguntza proposamena onartzea.
13. Uztailaren 25a, Santiago eguna, ordez jai egun lokala izendatzeko proposamena onartzea.
14. Galde-erreguak