Udal langileak-300x200Diputaziotik 30.000 euro jaso ditu udalak enplegua sustatzeko programaren barruan

Udaletako zerbitzu publikoen kudeaketari dagozkion jardueretan enplegua sustatzeko garatutako programaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak 30.000 euro eman dizkio Ordiziako Udalari lau langile kontratatzeko. Bi ofizial eta bi ofizial dira kontratatutakoak, eta joan den ostiralean, azaroaren 15ean hasi ziren lanean. Sei hilabeterako kontratazioak dira, eta lanaldi osoan ariko dira langileak.

Kontratazioei aurre egiteko behar den finantzazio osagarria Ordiziako Udalak jarriko du. Aurtengo ekainean abian jarritako Enplegu planari jarraipena emango dio 2014. urtean zehar kontratazio hauekin. Ekainaz geroztik hamar langile ari dira lanean Ordiziako Udalaren kontratupean: horietako sei instalazio publiko eta obren mantentze lanetan ari dira, eta beste lau administrazioari loturiko gaietan.

Egingo dituzten lanak
Kontratatu berri diren lau langileek honako lanak egingo dituzte. Peoi batek arboladiak garbitu eta zaintze lanak egingo ditu, eta Oianguren parkeko babestutako gunean ere ariko da. Ofizial bat eta peoi bat udal obretako brigadarekin instalazio publiko eta obren mantentze lanetan ariko dira. Azkenik, ofizial batek, komun, plaza eta espaloietan irisgarritasun hobekuntza lanak egingo ditu.