2013-10-30 PlenoaZortzi puntuko gai zerrenda aztertuko du Udalbatzak

Hileroko azken ostegunarekin bat eginez, Ordiziako Udalbatzak bihar egingo du urriari dagokion ohiko osoko bilkura. 19:00etan izango da, udaletxeko osoko bilkura aretoan. Zortzi puntuko aztergai zerrenda izango dute esku artean, eta bukaeran, ohi bezala, galde-erreguen txanda izango da.

Hauxe da gai zerrenda:

1. 2013ko irailak 26an egindako Osoko Bilkurako akta onartzea
2. Makroepaiketen kontrako mozioa
3. Gai Arrunten Batzordeko kide berriaren izendapena
4. 2014rako Ordenantza Fiskalen aldaketari hasierako onarpena
5. Transferentzien kreditu espedientea onartzea
6. Ur-kontsumoen fakturazio era aldatzeko, Gipuzkoako Ur-Kontsortzioaren proposamena onartzea.
7. 2014ko ekitaldirako taxien tarifa igoera onartzea
8. Ordiziako Udalaren dirulaguntzak arautzeko ordenantza hasierako izaeraz onartzea.
9. Galde-erreguak