GAUR EGINGO DA IRAILEKO OSOKO BILKURA

Sei puntuko gai zerrenda aztertuko du udalbatzak

Bihar, hilak 26, egingo da irailari dagokion osoko bilkura, 19:00etan. Sei puntuko gai ordena izango du aztergai udalbatzak. Uztaileko bilkuraren akta onartzea izango da lehen puntua, eta PSE-EE-k (PSOE) pobrezia eta bazterketa egoera jasateko arriskua duten adingabekoak dituzten familientzako arreta eta laguntza hobetzeko mozioa bigarrena. Hurrengo hiru puntuak administrazio gaiei lotutakoak dira, eta azkenekoa galde-erreguena.


Hauxe da gai zerrenda:

1. 2013ko uztailak 18ko ohiko Osoko Bilkurako akta onartzea.
2. Pobrezia eta bazterketa egoera jasateko arriskua duten adingabekoak
dituzten familientzako arreta eta laguntza hobetzeko mozioa, PSE-EE(PSOE)ek aurkeztutakoa.
3. Kreditu abala luzatzeko 2013ko,873 zenbakidun dekretua berrestea.
4. Kreditu transferentzien onarpena
5. Urdaneta kalea 8ko lursail bat Udalari lagapenaren onarpena.
6. Galde-erreguak