Larunbatean ospatu zen Ordiziako Aire Libreko Margo Lehiaketaren bigarren edizioa, eta herriko kaleak margolariz bete ziren goiz osoan zehar. Parte-hartzaileek Ordiziako Alde Zaharra eta garai bateko harresia izan zituzten inspirazio iturri, eta herriko txokoak kolorez eta sormenez jantzi zituzten.

Aurtengo edizioak parte-hartze handia izan du, 50 lan baino gehiago aurkeztu baitira, eta maila artistiko nabarmena agerian geratu da. Gainera, lehiaketak herritik harago ere interesa piztu du, Euskal Herri osotik zein estatu mailatik etorritako parte-hartzaileekin.

Epaimahaiak arratsaldean baloratu zituen aurkeztutako lanak, eta dagoeneko erabaki dira aurtengo irabazleak.

SARIATUAK:

  • HAURRAK

-1.go saria: April Lopez
-Saria: Aya Sobai
-Saria: Nahia Nieto

  • GAZTEAK

-1.go saria: Paula Arruza

  • HERRIKO HELDUAK

-1.go saria: Xabier Araña
-Saria: Edurne Jaume

  • HELDUAK

-1.go saria: Alberto David Fdez Hurtado
-Saria: Eduardo Alsasua
-Saria: Iban Aranburu
-Saria: Abel Florida
-Accesit-a: Javier Espigares

Lanak ikusgai egongo dira Barrena jauregian, apirilaren 30era arte.