Axun Gerekak irabazi du XIV. Ahozko Narrazio Lehiaketa
Ahoz Aho ahozkotasun jaialdiak amaiera eman dio aurtengo edizioari Ordizian egindako gala nagusi eder batekin. Ekitaldiaren barruan jokatu da XIV. Ahozko Narrazio Lehiaketaren finala, Barrena Kultur Etxean.
Aurtengo lehiaketako irabazlea Axun Gereka izan da, eta berak eraman du kalabaza. Bigarren saria Enara Arregik eskuratu du, eta hirugarren postuan Asier Zubia sailkatu da.
Gala Iñaki Karreterok aurkeztu du, eta bertan parte hartu dute gonbidatu gisa Aldo Méndez kontalariak, Eneko Haritzak eta Radio Rebelde taldeak, ahozko narrazioa eta musika uztartuz.
Antolatzaileek Ordiziako publikoari eskerrak eman nahi izan dizkiote jaialdi osoan zehar emandako babesagatik eta parte-hartzeagatik.







