Antzerki Garaia zikloaren barruan, Tartean konpainiaren 'Kandida' antzezlana izango da ikusgai ostiral honetan, Ordiziako Herri Antzokian, 20:30ean.

SINOPSIA: Klara Balzes idazle gazteak bere lehen nobela idatzi du: 'Kandida', etxegabetu bati buruzko istorioa. Fikziozko pertsonaia bada ere, benetako emakume batean oinarrituta dago: Manuela. Nobela argitaratzen den egunean, Manuela berriro agertuko da Klararen etxean, eta nobelan gertatzen den gauza bera eskatuko dio: etxean hartzea.

- Egilea eta zuzendaria: Patxo Telleria
- Antzezleak: Miren Gaztañaga, Nerea Mazo eta Mikel Martinez
- Musika: Adrian Garcia de los Ojos
- Ikuskizuna euskaraz

Sarrerak, Herri Antzokiko lehiatilan eta Kutxabanken.

 

Kandida.jpeg