"Ordizia harrera herria da. Guztiak eskuzabalik hartzen dituena. Ohikoa den moduan, kultura jatorri ezberdinak dituzten herrietako pertsonak beste leku batera bizitzera joaterakoan, honek aniztasuna ekartzen du. Eta bide horretan, hastear da Ordizian kulturen arteko V. topaketa", azaldu du Ainhoa Jimenez zinegotziak.

Aurten, gainera, Delikatuzekin batera, Ordizia Harrera Herria. Bizitza istorioak, herri baten ondarea erakusketa antolatu du Udalak. “Bertan, 60-70. hamarkadetan Espainiar Estatutik etorri zirenei zein egun munduko beste lurraldeetatik etortzen direnei aitortza bat egingo diegu, Ordiziaren ondarea direlako”, gehitu du.

Horretarako, erakusketa bat antolatu dugu zenbait ordiziarren istorioak kontatuz. Bertan, etorritakoez gain, Ordizia utzi eta beste lurralde batetara joandakoak aurki daitezke. “Aberasgarria da ikustea ondare horrek bizirik jarraitzen duela ikustea”, gehitu du Jimenezek.

Honekin batera, bizi istorioen kontaketak ere izango ditugula azaldu du zinegotziak, hala nola, migrazioaren ikuspuntutik, haien bizi istorioak gertutik ezagutzeko: nolakoa zen haien haurtzaroa, familia, herria, zergatik erabaki zuten emigratzea eta nola, bidaia, harrera herrian aurkitu zituzten zailtasunak, bizitza nola egin duten, etorkizuneko ametsak,…

Bestalde, Jon Maiarekin “Nortasuna berreraikitzen” mahai ingurua ere izango dugu Ordizian. Norbanakoaren bizi esperientziak, inguruneak, bizipenak, egokitzeko gaitasunak, harremanak, etab luze batek gure nortasuna nola eraikitzen duen toki zehatz bateko nortasunetik haratago.

Amaitzeko, Bizilagunak ekimena aurten parkeetan ere egin daitekeela jakinarazi dute antolatzaileek.

Honakoa izango da aurtengo egitaraua:

- Urriak 8tik azaroak 7ra arte Ordizia Harrera Herria. Bizitza istorioak, herri baten ondarea erakusketa Delikatuzen ikusgai.

- Urriak 13, asteazkena, 18:30etan, Delikatuzen (gazteleraz, zaintza zerbitzua: 679 87 67 79): Bizi Istorioen kontaketak

- Urriak 16, 19:00etan, Plaza Nagusian (doakoa, izen ematea: whatsappez 679 87 67 79 edo Delikatuzen): “Kantu berriak mundu berri batentzako”. Hezur Beltzak

- Urriak 21, osteguna, 17:15etan, Barrenan (izen ematea: 679 87 67 79): Lehoia eta xagua Munduko ipuinen kontaketa Mertxe Aizpuruarekin.

- Urriak 27, asteazkena, 18:30etan, Barrenan (euskaraz, bat-bateko itzulpen zerbitzuarekin. Zaintza zerbitzua: 679 87 67 79): Mahai ingurua: Nortasuna berreraikitzen. Jon Maiak gidatua.

- Azaroak 3, asteazkena, 17:15etan, Barrenan (izen ematea: 679 87 67 79): Kolore eta doinu guztietako ipuina. Munduko ipuinen kontaketa Mertxe Aizpuruarekin

- Azaroak 6, larunbata, 11:00etan, Delikatuzen (doakoa, izena ematea: 943 88 22 90): Ordizia denboran barrena Bisita gidatua.

- Azaroak 6, larunbata, 18:30etan, Plaza Nagusian: Munduko jantzien desfilea.

- Azaroak 14, igandea, 14:00etan, herriko parkeetan (izen ematea: 679 87 67 79): Bizilagunak parkeetan. Euskal zein beste jatorri bateko bi familia elkarrekin bazkaltzeko ekimena.