Ordiziako erdigunean kokatzen den Herri Antzokiak ordutegi berria estreinatuko du ostiral honetan, irailak 3.  Hain zuzen ere, honakoa izango da aurrerantzean bertan eskainiko diren filmek izango duten ordutegia:

Ostiraletan 22:00etan, larunbatetan 19:30ean eta 22:00etan; eta igandeetan 16:45ean eta 19:30ean, eta astelehenetan eta astearteetan 19.30ean.

Zine alternatiboa dagoenean, bestalde, 19:30etan hasiko dira saioak.  Opera eta balleta eskaintzen denetan, eta zuzenean ez denean, 19:00etan hasiko da, eta zuzenean denean, berriz, antolatzaileek ezarriko duten ordutegia mantenduko da.

Horrez gain, zine emanaldietan 10 urtetik beherako haurrak heldu batek lagunduta joan behar dira. Aforoaren murrizketa azken dekretuak ezartzen duenari jarraituz egingo da: Lehen 188 (106 beheran eta 82 goran), orain 133 pertsona (106 beheran eta 27 goran).