Ordiziako Udaleko Kultura Sailak, Udal Liburutegiarekin batera, "Liburu Baby Kluba" jarduerarekin jarraituko du. Hala, ostiral honetan, Mestiza Elkartearen laguntzarekin, eta aurrez aurreko saioaren ordez, jarduera online egingo da, youtubeko udal-kanalaren bidez. Goizeko 10:00etatik aurrera, hiru bideo izango dira eskuragarri herritarrentzat, nahi duten unean ikusi ahal izateko. 

Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Jarduaren ardatza eta abiapuntua liburua da eta helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Liburu Baby Kluba ekintza kulturanitza da eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.

Pandemiangatik saio presentzialak bertan behera utzi dira eta horien ordez saio bakoitzeko edukiak bost minutuko iraupena izango duten hiru bideotan jasoko dira: abestiak, poesiak, liburuen irakurketak eta literaturaren mundu magikoa ezagutzeko gomendioak..

Bideoren bidez garatuko diren saioetan familiek ipuinez eta abestiez gozatuko dute elkarrekin, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

Ipuinetako narratzaileak hauexek dira: Mónica Gracia (euskara), Josie Yañez (ingelesa) eta Ana Molina (gaztelania)