Majori kiroldegian jokatu zen larunbatean 13. Ordizia Urpekoak Saria. Guztira 16 taldetako 240 igerilarik parte hartu zuten maila bikaina erakutsi zuen txapelketan. Gizonezkoetan Mario Rojas (CADAS – Zaragoza) izan zen garailea, eta emakumezkoetan Maiwen Hamon (Pays D’Aix Natation – Frantzia).
Gizonezkoen artean bigarren postua Marcos Jose Madridentzat (AE Bellsport – Bartzelona) izan zen, eta hirugarrena, Jose Manuel Santanorentzat (Top Ten – Alikante).
Emakumeen artean, berriz, bigarren postuan Anais Verger (CPB Rennes – Frantzia) geratu zen, eta hirugarren, Irati Lakunza (Igarondo Urpekoak – Tolosa).
Giro ederra eta iazkoa baino maila handiagoa izan ziren protagonista. Antolakuntza, ekitaldi honetan lorturiko denbora eta txapelketaren maila orokorrarekin oso pozik azaldu da. Zorionak parte-hartzaile eta antolatzaileei.