Image

Zer da?

Herriko emakume guztiei zuzendutako espazioa da, adin, klase, arraza, sinismen, aukera sexual edo errealitate ezberdinak dituzten emakume ordiziarren elkargunea.

Espazio honetan antolatuko diren hainbat ekintzen bidez, emakumeek euren ezagutzak elkarbanatuko dituzte. Helburua, espazio seguruak sortu eta hausnarketa, eztabaida, eraldaketa eta ahalduntzea sustatzea da.

Torrea etxea. Santa Maria kalea 4 (sarrera Juan de Amezketa-tik)

Tel. 688 82 23 29 I jabekuntzaeskola@ordizia.eus

Ekintza guztiek edukiera mugatua izango dute eta izen ematea beharrezkoa izango da.

MARTXOA

Martxoak 3

18.00 I D’elikatuz

Jabekuntza Eskolaren irekiera ekitaldia (Eus/Cas)
Bea Egizabal: clown

Martxoak 12

18.00 I D’elikatuz

Solasaldia Katixa Agirrerekin, “Amek ez dute” liburuaren egilearekin.
(Eus) Liburuaz ezezik, amatasunaren inguruan eta amatasuna bizitzeko era ezberdinen inguruan hizketaldia.

Martxoak 15

18.00 I D’elikatuz

Mahai-ingurua: “Zertan da Ordiziako mugimendu feminista? Egungo erronken argazki bat” (Eus/Cas) Josebe Iturrioz, filosofo transfeminista
Belen Balerdi, Ordiziako Mugimentdu Feministako kidea.
Ana Murcia, Sorburu Koopoeratiba feministaren kidea.
Moderatzailea: Ana Iruretagoyena, kazetaria.

Martxoak 24

18.00 I D’elikatuz

Hitzaldi-errezitaldia: “Palabras dislocadas”, Susanna Minguell (Cas)
Palabras Dislocadas liburuko errezitaldi-hitzaldia, haurtzaroko sexu abusuen gaia ikuspegi transfeminista batetik lantzen duena, biktima roletik urrunduz.

Martxoak 27

10.00-20.00 I Majori Kiroldegia

Autodefentsa feminista tailerra, Emagin (Eus/Cas).
Zer dira eraso sexistak? Nola pairatzen ditugu? Zeintzuk dira gure bizipenak honen aurrean? Nola identifikatu erasoak? Emakumeok pasibotasunaren ideian hezten gara eta babes beharra dugun pertsonak garela sinesten dugu. Ideia hori hautsi eta gure buruak aitortu, egoeraz jabetu eta boteretzeko autodefentsa feminista lehenesten dugu.
Egin aurre indarkeria sexistari. Nik, zuk, guk...ekin!

APIRILA

Apirilak 14

18.00 I D’elikatuz

Hitzaldia: “Mugimendu feministaren historia”, Emagin (Eus)

Apirilak 22, 29 | Maiatzak 6

18.00 I D’elikatuz

Ikastaroa: “Aldaketaren aurrean, orain zer?”, Nerea Redondo (Eus)
Covid 19ak sortu eta garatutako krisiak zuzenean eragin du gure eguneroko bizitzan, pentsamendu, sentimendu eta egiteko eran. Tailer honetan krisi egoera honetarako tresnak eta abileziak landuko ditugu.

Apirilak 23

18.00 I D’elikatuz

Tailerra: “Haritik tiraka”, Juntura (Eus/Cas). Rana Plazaren gertaerak gogoan, kontsumo ohituren inguruko hausnarketa, batez ere industria textilari lotua, egitea da asmoa. Gure erosteko modua gure erabakiek lurraldeetan eta gorputzetan duten eraginak mahai gainean jarriko ditugu.

Apirilak 27, 28

18.00 I D’elikatuz

Zineforum: Fikziozko Lesbianismoa: asmakizun baten arrastoa”, Maren Gonzalez Zubeldia (Eus/Cas)
Film ezberdinak ikusiz, zinemaren industriak emakume lesbianaren irudia nola eraiki duen hausnartuko dugu.