Ostegunean hasi dira Barrena kultur etxean igogailu berria sortzeko lanak. 222.396,17 euroko inbertsioa (BEZ barne) egingo da eta Rehabilitaciones y obras Kuber S.L. enpresak egingo du.

“Barrena kultur etxean irisgarritasun arazoak ditugu eta igogailu berri hau eraikitakoan konponbidea emango diogu arazo horri. Azken finean, Barrenak bizi asko du eta jende ugari ibiltzen da egunero bertatik”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

Lanek sei hilabeteko epea izango dute eta honek iraun bitartean sarrera kanpoko eskailera nagusitik izango da. Barkatu eragozpenak.