Aurtengo urtean, lehenengo aldiz, Oiangun Udalekuak eskainiko dira 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Uztailaren 5etik 30era goizeko 10:00etatik 13:00etara eskaintza zabala jarriko da eskura.  

Astelehenetan auzolanak egingo dira Oihana Unanueren gidaritzapean; astearteetan Yoga eta sukaldaritza uztartuko dute Aloña Aguirrezabala eta Anne Otegik; asteazkenetan, natur ibilbideak eta orientazioa egongo dira Vanessa Blázquezekin; ostegunetan aisialdi turistikoa egingo dute gaztetxoek D´elikatuzeko kideen eskutik, eta ostiraletan argazkilaritza izango dute hizpide, Nagore Lejarreta profesionalarekin batera.

Ekainaren 30a bitartean izena emateko aukera izango da, 667 853 580 telefonoan.