Gaurtik maiatzaren 3a bitartean izena emateko aukera izango duzue Ordiziako Udaleku irekietan.
2013 eta 2019 urte bitartean jaiotako haurrentzat da eta ekainaren 24tik uztailaren 19ra egingo da. Ordutegia, berriz, 10:00-13:00 izango da. Izena Udaletxeko arreta bulegoan (8:00-13:30) edo Barrenan kokatuta dagoen Gazteriako bulegoan eman daiteke astearte eta ostegunetan (16:00-18:00). Egoitza elektronikoan, https://labur.eus/PT39H, bidez ere eman daiteke izena.

Informazio orria

Eskaera orria

Bankuko helbideratzea