WhatsApp Image 2023 09 13 at 10.15.25                                       WhatsApp Image 2023 09 13 at 10.15.25 1

Aurten ere, Ordiziako Udaleko Euskara Sailak hainbat dirulaguntza bideratuko ditu. “Euskaraz bizi nahi dugu, eta euskararen erabilera eta jakintza sustatzea lehentasuna dira guretzat. Horregatik, aurten ere hainbat dirulaguntza bideratuko ditugu euskararen erabilera bultzatzera, bai maila hobetu nahi dutenentzat, baita euskaraz lehen hitzak ikasi nahi dituztenentzat ere”, azaldu du Marta Ortega, euskara zinegotziak.

HABEk homologatutako edozein euskaltegitan matrikulatuz gero, herritarrek euskara doan ikasteko aukera izango dute Udalak ematen dituen dirulaguntzei esker. Hain zuzen ere, matrikularen % 100a itzuliko zaie ordiziarrei, zenbait baldintza (asistentzia ona…) betetzen badituzte. Urteko gehienez 500 euro izango dira, eta barnetegietarako, bestalde, 650 euro.

Ordizian erroldatuta ez daudenek ere, matrikularen %85a jasotzeko aukera izango dute ikasturte amaieran, baldin eta Ordiziako Udalarekin hitzarmena sinatuta duten Ordiziako enpresetako, dendetako eta tabernetako langileak eta kirol elkarteetako entrenatzaileak badira. Kasu hauetan ere gehieneko kopurua besteen berdina izango da.

Dirulaguntza hauek ikasturtea edo dagokion ikastaroa amaitu ondorengo bi asteetan eskatu behar dira.

Horrez gain, euskara ikasteko Goiztiri AEK euskaltegia ere Ordizian dago, eta matrikulazio epea zabalik dute irailaren 28a arte. Maila guztietako tituluak eskuratzeko aukera dago, eta hainbat ikastaro mota ere bai: aurrez aurreko klaseak, autoikaskuntza, online, guraso taldeak, jubilatu taldeak… Informazio gehigarria Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. webgunean edo 943 88 91 74 telefonoan eskuratu daiteke.

“Euskara ikastea bezain garrantzitsua da erabiltzea, eta horretarako aukera paregabea da Mintzalaguna egitasmoa. Ikasten ari direnei, praktikatu nahi dutenei… bideratuta dago, eta Hitzaro euskara elkarteak bideratzen ditu saio hauek Ordizian”, gehitu du Ortegak. Mintzalagunan parte hartzeko izen ematea urrian ere zabalik egongo da, eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean, 943 162 366 edo 609 818 017 telefonoan egin daiteke.