LAN ESKAINTZA! Ordiziarako Euskaraldiko dinamizatzailea behar da. 4 hilabeterako lan kontratua da, lanaldi erdian. Izena ekainaren 28rako eman behar da. Xehetasunak hemen: https://labur.eus/dKKpm
Informazioa:
Lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da, Ordizian Euskaraldia ekimena dinamizatzeko. 4 hilabeterako lan kontratua eskaintzen da, irailaren 1ean hasita. Ordiziako Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak izango ditu, besteak beste:
Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
Euskaraldiko Batzordea ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon.
Baldintzak
Honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:
Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
Ordizia ondo ezagutzea.
Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
Kudeaketarako gaitasuna izatea.
Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
Laburpena
Lekua: Ordizia Gipuzkoa
Enpresa: Euskaltzaleen Topagunea
Lan mota: Jardunaldi laburra
Soldata:
Hautaketa prozesuaren jarraibideak
Curriculumak eta motibazio gutunak, Lansarean webgunearen bidez edo posta elektronikoz bidali behar dira: mikelHelbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.eus helbidera. Epemuga: ekainak 28