Eusko Jaurlaritzak atzo aisialdiko taldeak hamar  lagun artekoak izan daitezkeela erabaki zuen. Hori horrela, Ordiziako udalekuetan plaza eskatu eta zain zerrendan zaudeten guztiok bertan parte hartu ahal izateko aukera daukazue. Behin betiko izen-ematea egiteko, eranskinean topatuko duzuen inprimakia bete eta dagokizuen kuota ordaindu behar duzue:

Kuota arrunta: 85€ // Anai-arreba gehiago matrikulatuta, 75€ bigarrenetik aurrera // DBE edo bestelako gizarte laguntzak jasotzen dituztenek: 18€.

Jarraian, izen-emate orria beteta eta ordaindutako kuotaren ordainagiria entregatu beharko dituzue, ondoko bide hauetako bat erabiliz:
Izen-emate orria

-Email bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
-Aurrez aurre,  Ordiziako Udalaren Arreta bulegoan (8:00-13:30) edo Gazteria bulegoan (astearte eta ostegunetan, 16:00-18:00).

Dokumentazioa aurkezteko epea: ekainak 4. Ordainketa egiteko kontu-zenbakia: ES37 2095 5073 04 1060024857 (KUTXABANK). Kontzeptuan haurraren izen-abizenak idatzi.