Gaurko Losers antzezpena bertan behera gelditu da. Artista baten ezintasunagatik, gaur Herri Antzokian eskaini behar zen emanaldia atzeratuta geratzen da, data finkorik gabe.
Sarreren zenbatekoa erosketa-kanalaren bidez itzuliko da: Kutxabanken erositako sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko da (erositako kontura itzuliko da) eta txartel-leihatilarena, Herri Antzokiaren ohiko salmenta-ordutegian.
Abonuei dagokienez, zenbatekoa ohiko eran itzuliko da.